तुमच्या पातळीनुसार पुन्हा लिहिलेल्या खऱ्या बातम्या, क्विझसह. A1 ते C2 पातळीपर्यंत श्रेणीबद्ध बास्क मधील बातम्या वाचा. प्रत्येक धड्यात संपूर्ण मजकूर, भाषांतर आणि क्विझ असतात. खाली तुमची पातळी आणि विषय निवडा.
Eskuinekoa zen Balladur, baina François Mitterrand presidente sozialistaren agintaldi bukaeran izan zen gobernuburu, 1993tik 1995era. 97 urterekin hil da.
Gorritxoak 1-0 gailendu dira, Budimirren atsedenaldia gertu zela penaltiz sartutako golari esker. Ez dute distira handiko partida jokatu, baina hiru jardunaldi eta gero zazpi puntu dituzte jada.
Beste bost pertsona ere atxilotu dituzte, Gasteizen eta Tuteran. Zizur Nagusiko erasoa salatzeko elkarretaratzea egingo dute bihar, 19:30ean, Erreniega parkean.
Ekialdeko kontrol eremua gainditu du. Tximista baten eraginez piztu zen, abuztuaren 14an.
«Irabazteaz ez zara inoiz aspertzen: beti izaten dira erronkak», esan du Iker Zabala Orioko entrenatzaileak (Bermeo, Bizkaia, 1979). Ondo daki zertaz ari den. San Nikolas traineruak bigarrenez jarraian irabazi du
Denera 30.655 ikus-entzule bildu dira 87. jaialdiko emanaldietara, iaz baino %10 gehiago. Patrick Alfaya Musika Hamabostaldiko zuzendariaren arabera, «bertakoaren eta kanpokoaren arteko orekan datza» aurtengo aldiak izandako arrakasta.
Realeko presidenteak adierazi du bigarren taldeko jokalariei aukerak ematea izan dela uda honetako helburua. «Ez dugu beldurrik inbertsioak egiteko eta dirua gastatzeko. Baina gazte asko ari dira ate joka, eta tokia egin nahi diegu eta aukerak eman».
Donostiako Udalak eskaintzen dituen baliabideak «urriak» direla nabarmendu dute, eta Udaltzaingoak eta Ertzaintzak kalean bizi direnen aurka hartutako neurriak salatu. Iazko azarotik hona, kale gorrian bizi ziren zazpi pertsona hil dira.
Gutxieneko soldata 1.500 eurokoa izango da. Gutxi gorabehera 5.000 langileri eragingo die itunak, eta 70 zahar etxe hartuko ditu barnean. Nafarroako Gobernuak adierazi du «legealdiko mugarri bat» dela hitzarmena lortu izana.
Arnaldo Otegik ohartarazi duenez, koalizioak bere esku dagoen guztia egingo du Hego zein Ipar Euskal Herrian eskuin muturrak agintzeko biderik izan ez dezan. Autogobernuan «jauzia» ematea defendatu du.